Saioa Karate Taldeko hiru ordezkariak podiumera igo dira

Eneko Azurmendi 2021ko ots. 2a, 11:01

Asteburuan Hondarribian jokatutako Gipuzkoako Txapelketak emaitza onak utzi ditu arrasatearrentzat. Aitor Lasagabaster, Iosu Madinabeitia eta Carlos Sanchez izan dira taldeko ordezkariak, eta hiruek lortu dute podiumera igotzea.

Carlos Sanchezek garaipena lortu du seniorren kumitean (+75 kg). Era berean, katan, laugarren sailkatu da, brontzezko domina gertu eduki arren –0,4 puntugatik ez du lortu–.

Iosu Madinabeitiak, berriz, bigarren egin du seniorren kumitean (-67 kg). Azken segundoetan egin dio ihes garaipenak (2-1).

Aitor Lasagabaster hirugarren sailkatu da senior mailako gizonezkoen katan –bere lehen txapelketa izan da kategoria horretan–.

"Txapelketa bariko hainbat hilabeteren ostean, erritmoa hartzen joateko balio izan digu txapelketa honek, eta datozenei begira jartzeko ere bai. Sentsazio onekin itzuli gara, baina badugu lana egiteko oraindik", azaldu du Sanchezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak