Mondratek nagusitasun handia erakutsi zuen kantxan Arabako talde Arcada en la gradaren aurka (sailkapeneko azken aurrekoak). 9-0eko emaitzarekin Euskal Ligako euren taldeko gorenean jarraitzen du arrasatearrek.
Euskal Ligako beste norgehiagokan, Aretxabaletak 4-1 galdu zuen Jaixkiaretoren aurka etxetik kanpora. Hala ere, Aretxabaletak bigarren jarraitzen du sailkapenean Mondrateren atzetik hiru puntura.