Arrasateko Mugimendu Feministak batzar irekia egingo du otsailaren 6an

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 29a, 12:49

Martxoaren 8ko manifestazioa, iaz.

Kulturateko areto nagusian egingo dute saioa, 10:30etik 13:00etara. "Emakumeen Mundu Martxako V. ekintza eta Martxoak 8 egunaren antolaketarako, antolatu gaitezen!", aldarrikatu dute.

Bosgarren ekintza horretan, adierazi dutenez, zera ikusarazi eta salatu gura dute: transnazionalek, mugek eta migrazio-politikek sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna gisa duten funtzionamendua. "Pertsona migratzaileen bizitza bortxatzen ari baitira hemen eta haien jatorrizko lurraldeetan", gaineratu dute. Era berean, "Europako ongizatearen oinarri diren pribilegioak identifikatzera eta logika horretan dugun eginkizunari eta erantzukizunari buruz hausnartzera" gonbidatu dituzte herritarrak, "eta, arraildurei erreparatuta, sistema honi pitzadura berriak eragitea alternatibak proposatuz, bai banakakoak bai kolektiboak ere".

Otsailean zehar landu ostean, martxoaren 6an emango diote amaiera ekintza horri, eta Martxoaren 8ko ekimenarekin indartzea gura dute. "Horregatik, aurreko urteetan horren arrakastatsua izan den M8 plataforma deitzen dugu. Denon artean hausnartu eta antolatzeko, otsailaren 6an, 10:30etan, Kulturateko areto nagusian, egingo dugun asanblada irekira gonbidatzen zaitugu".

COVID-19aren aurkako protokoloak errespetatuko dituzte. "Lokalaren edukiera, musukoa, distantziak eta garbiketa neurriak zorrotz beteko dira. Elkar zainduko dugu". Halaber, euskara gaztelera itzulpen zerbitzua egiten saiatuko direla azpimarratu dute. "Zatoz eta zubiz betetako bide honetan izan gaitezen bidelagun! Elkarrekin gara eta elkarrekin izango gara!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak