ELAk mobilizazioa egin du Aita Menniren kudeaketa salatzeko

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 28a, 17:49

Lan-baldintzak hobetzea eta hitzarmenaren negoziazioari berrekitea izan dira langileen eskaera nagusiak. Bestetik, duela bi hilabete jarritako salaketaren erantzunik ez dutela ere salatu dute.

Duela bi hilabete jarri zuen ELAk Aita Menniren kontrako salaketa Osalanen eta Lan Ikuskaritzan, eta oraindik erantzunik jaso ez dutela-eta, mobilizazioa egin dute gaur. "Ospitaleko egoeraren larritasuna azpimarratu genuen, eta oraindik ez daukagu  erantzunik", adierazi dute. 

Protestan egon diren langileen arabera, lan-baldintzak ez doaz hobera. Aita Menniko UDI unitatean positibo berriak daude (hiru egoiliar eta bi langile daude kutsatuta), eta langileek "lan-karga izugarriak" dituztela adierazi dute. Horrekin batera salatu dute enpresak ez duela "informaziorik partekatzen" enpresa batzordearekin: "Ez dira partekatu txertaketa-protokoloak, ezta prebentzioaren arloko  protokoloak ere, eta gai horiek aldez aurretik adostu behar dira ordezkariekin".

Bestetik, azpimarratu dute "ezinbestekoa" dela hitzarmen kolektiboa negoziatzea, eta bide horretan urratsik ez badago, mobilizazioekin jarraituko dutela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak