Astelehen gozoagoa Nogen taldearen eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021eko urtarrilaren 26a

Kontzertuetarako ez-ohiko eguna bazen ere, Donostiako taldea gogotsu igo zen taularen gainera, eta hala eskaini zuten ordu eta erdiko iraupena izan zuen emanaldia. Argi muntaia ikusgarriekin lagunduta, Under altAzalaren azpian– taldearen bilduma berriko kantuak zaharragoekin tartekatu zituzten eta horrez gain, sorpresa bat baino gehiago oparitu zuen taldeak, horien artean, formatu akustikoan eskaini zuten Arrasateko Des-kotrol taldearen Duintasunez eutsi abestia.

Askotariko adineko publikoa batu zen antzokiko eserlekuetan, nahiz eta neurri murriztaileen eraginez, sarrera zuten zale guztiek ezin izan zuten Amaia antzokiko emanaldiaz gozatu; hala ere, antolatzaileak eta musikariak gustura dira atzokokoak izan zuen harrerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak