Asteburuko pintaketak "guztiz gaitzetsi" ditu alderdi sozialistak

Eneko Azurmendi 2021eko urtarrilaren 25a

Blanca Roncal Arrasateko talde sozialistaren idazkari nagusiak "erabat gaitzetsi" du egoitzak ostiral gauean jasandako erasoa. "Ezezagun batzuek pertsiana behartu eta PSOE faxista. Mozalik ez. Aski da! idatzi dute", dio. Halaber, "arduragabetzat eta erabat insolidariotzat" jo ditu pintada horien atzean dauden pertsonak. 

Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak ere, bere kontu ofizialeko txio batean, babes eta elkartasun mezua bidali die Arrasateko PSE-EEko kideei, eta, ondoren, pintada horren atzean "etorkizunari begiratu nahi ez eta iraganeko teknikei eutsi nahi ez diotenen zigilua" dagoela azpimarratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak