Sentimendu gordinak, doinu rockzaleagoekin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko urt. 22a, 19:35
Donostiako Nogen taldeak kontzertua egiteko asmoa du astelehenean Amaia antzokian. Argazkia: Imanol Artolain.

Nogen donostiarrek abenduan argitaratu zuten Azalaren azpian, hirugarren lana, Amaia Antzokian aurkeztuko dute astelehenean, 19:00etan; sarrera guztiak agortuta daude.

2020aren hasieran, aurreko lanaren –Liv til doden– aurkezpen bira bukatuta, urte berria atseden hartzeko eta hurrengo lana prestatzeko hartuko zutela esan bazuten ere, taldearen asmoak eraldatu egin zituen pandemiak. "Streaming bidezko kontzertuak ematera ohitu ginen orduan, eta, aldi berean, sortuta genituen kantuei forma ematen eta berriak sortzen aritu ginen", azaldu du Alex Irazusta gitarra-joleak.

Abenduan aurkeztu zuten Under altAzalaren azpian– lana eta harrezkero zortzi kontzertu egin dituzte eta astelehenean Amaia antzokian izango dira; sarrera guztiak agortuta daude. "Edukiera mugatua izanda, gaur egun sold out egiteak badu bere barruan tranpa txiki bat; hortaz, alde batetik, pozik eta oso eskertuta gaude jotzeko ditugun aukerengatik, baina pena apur bat ere badugu, jendea areto kanpoan geratzen delako".

Barruan arakatuz

Sentimendua, oroitzapena, ametsa, ilusioa, pena, zirrara, beldurra... Halako hitzak musikaren bitartez azaldu gura izan ditu Nogenek bere hirugarren lanarekin. "Gure barrura begiratu, azala ondo arraskatu eta barruan dagoena kanpora atera dugu; eta barruan dagoena modu irekian kontatu dugu, jendeak kantua bere egin eta bere senti dezan. Bederatzi kantutatik zazpi itxialdiaren aurretik eginda genituen, eta ondoren atera diren beste biek ere ez dute zuzenean pandemiari buruz jarduten; gai horretatik aldendu nahi izan dugu, lan atenporala izateko eta gure bizitza normaletik gertuago egoteko".

Ezaugarri dituzten folk, pop eta indie doinuekin jantzi dituzte kantu berriak, ukitu rockzaleagoa duten arren. "Orokorrean, gitarra elektronikoak protago-nismoa irabazi du, eta, ondorioz, abestiek indar handiagoa dute, rocketik gertuago daude. Etorri den zerbait izan da, ez dugu hori bilatu nahi izan; taldearen bilakaeraren erakusle da".

"Emaitzarekin gustura"

Hala daude taldekideak, eta pozik daude adituen eta zaleen aldetik jaso duten harrerarekin ere. "Helburua ahalik eta jende gehienarengana heltzea da, eta, egoera dagoen moduan, garrantzitsuena geldirik ez geratzea da. Gurpilak borobilak direnean erraz joaten zara, eta karratuak direnean indartsuago egin behar duzu aurrera egiteko, eta hala ari gara. Agenda nahiko betea dugu, eta inoiz baino gehiago balioan jarri behar ditugu guztiok zuzenekoak, geure buruari zor diogun alaitasuna emateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak