Prentsaurrekoa baliatu du SUDCeko presidente Juan Luis Arkauzek Udalari eskaera zuzen bat egiteko: "Aratusteak indartu nahian daramatzagu hainbat urte; ezingo nizuke esan zenbat urte egin ditugun sardina egiten... Hori bai, uste dut gazteendako eta familiendako lagungarria izango zela Udalak lokal batzuk uztea karrozak-eta egiteko". Jaietako zinegotzi Juan Ramon Mendietak erantzun dio eskaera aztertuko dutela.
Gainera, ez da kultura egitarau propiorik sortuko: "Egiten diren ekintzak ohiko gidaren barruan sartuko dira".