Eneko Barberenak (H)ilbeltza beka irabazi du

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 21a, 18:06

Argazkia: (H)ilbeltza elkartea.

"Oso pozik eta eskertuta nago. Ohore handia da niretzat beka irabazi izana", azaldu du. Berak aurkeztutako proiektua izan da aukeratua, eta proiektu hori oinarri hartuta, nobela beltz bat idatzi beharko du urtebeteko epean. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute beka, eta bosgarren edizioa da aurtengoa.

Edizio honetako baldintza izan da genero beltza izan behar dela. "Kasu honetan, nire proiektua landa eremuan dago girotuta, Orion izeneko fikziozko herri batean. Sute bat gertatzen da eta mendizale batzuk hil egiten dira. Liskar bat dago artzainen, mendizaleen eta interesak dituen enpresa baten artean, eta aseguru etxeko peritu batek kasua ikertu beharko du", azaldu du Barberenak.

Esan moduan, urtebeteko epea izango du arrasatearrak nobela idazteko eta, ondo bidean, 2022an argitaratuko du Txalapartak. Horrez gain, 6.000 euro jasoko ditu, 3.000 laginaren irabazle izateagatik eta beste 3.000, bukatzen duen momentuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak