Zarugalde kalea "irisgarriago" egiteko lanak hasi dituzte

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 20a, 14:12

Zarugalde kaleko 40 eta 42 atarien pareko plataforma kentzeko lanak hasi dituzte asteon, "eremua irisgarriagoa izan dadin". Obrek hiru hilabete iraungo dute eta eragina izango du bi atari horietan eta lokalean. Construcciones Frixi S.L. enpresak egingo du eraberritzea, 53.993,55 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne.

Udalak azaldu duenez, hirigune nagusian kokatutako goratutako espaloi hori ez zen erosoa ezta eraginkorra ere oinezkoen mugikortasunerako. "Askotan, plataformak eragozten zuen oinezkoak bi noranzkotan aldi berean pasatzea espaloitik, eta elkarren artean talka egitea gerta zitekeen". Gainera, udaleko garbiketa eta mantentze zerbitzuentzat "eremu zaila" zela onartu du. "Garbiketa-metodo ez eraginkorrak behar zituen goratutako espaloiak, ezin baitzen modu mekanizatuan garbitu. Eskuz garbitu behar zen. Bestalde, mantentze-lan konplexuko elementuak zituen, hala nola, eskailerak eta baranda".

Hala, lanen inguruko adostasun hitzarmena sinatu du Udalak bizilagunekin, interbentziorako haien oniritzia izateko. Hala, udalerriaren irisgarritasuna hobetzeko urrats gehigarri bat dela azpimarratu du, Pablo Urangan, Garibain edo Gipuzkoa etorbidean egin moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak