Adingabeen zentrotik lapurtutako auto batekin ihes egin duen gaztea atxilotu dute Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 19a, 15:57

Atzo gauean, 01:00ak aldera, 17 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Arrasaten. Oarsoaldeko adingabeen zentro batetik ihes egin zuen.

Gazteak, zentroko furgoneta bat hartuta, abiadura handian egin zuen ihes (170 km/h-ko abiadurara iritsi zen), eta autobidean, Zarauzko eta Bergarako ordainlekuko hesiak gainditu zituen, horiek hautsiz. Ertzaintzak Arrasate parean geldiarazi zuen ibilgailua, eta lapurtutako dirua, bihurkin bat eta hiru telefono mugikor aurkitu zizkioten gazteari. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten eta gaur goizean Donostiako Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak