Errugbilari gazteenak ere hasi dira berriz martxan

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 18a, 13:49
Atzoko saioko argazki bat. Argazkia: Belen Aranbarri.

Arrasate Errugbi Taldeak bere ohiko jarduerari berrekin dio, segurtasun neurriak beteta, eta harrobiko talde guztiak martxan hasiko dira. Lehenak txikienak izan dira. "Eskola kiroleko aurreneko jardunaldia burutu dugu Mojategin domeka honetan, eta esan beharrik ez dago berdegunera salto egin duten neska-mutikoek primeran pasa dutela".

Era berean, zuzendaritzak azaldu du astero-astero entrenatu direla osasun egoerak ahalbidu duen bitartean. "Ligak martxan jarriz gero, saiatuko gara jokalariei lehiatzeko aukera ematen", gaineratu dute zuzendaritzatik. Hala, ohi moduan, lansaioak martitzen eta eguenetan egingo dituzte, Mojategin: 16 eta 14 urtez azpikoak 17:30ean hasita, eta senior eta 18 urtez azpikoak, aldiz, 1930ean. Nesken taldea, aldiz, astelehen eta eguaztenetan entrenatuko da, 19:30ean hasita. Azkenik, eskola kirola eta errugbi inklusiboko saioak domeketan egingo dituzte.

Talde nagusiak otsailaren 7an du hurrengo partidua

Arrasatearrek Euskal Ligako bigarren jardunaldiaren baitan Errioxan jokatu beharreko partidua atzeratu egin dute, hango Gobernuak oraindik ez duelako kirol jarduerak egiteko baimenik eman. Gainera, hirugarren jardunaldian atsedena izango du Kanpanzar Arrasate-Ordiziak era otsailaren 7ra arte ez du berriro lehiatuko.  "Sarrailagileek eta goierritarrek Uni Bilbo hartuko dute Mojategin 4. jardunaldian eta, bertan, ikasturteko aurreneko garaipena bilatuko dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak