Gipuzkoako txapelketan Arrasateko klubak izan duen ordezkaritza

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 17a, 17:45

Arrasateko atletak, Mojategiko pistan. Txapelketa, baina, Anoetan egin dute.

Gipuzkoako atletismo txapelketak jokatu dituzte Anoetan, eta hona hemen Arrasateko klubetik izan den ordezkaritza. 

Parte hartze libreko txapelketa izan da, eta 60 metroko lasterketan hauek izan dira arrasatearren denborak. Gainera, euretako askorendako halako txapelketan esku hartzen duten lehenengo aldia izan da:
  • Ane del Fresnedo 8.81
  • Xubane Sagastagoia 8.77
  • Izaro Garcia 9.22
  • Ander Otero 7.56
  • Iker Menor 7.59
  • Almedi Mujika 7.89
  • Oihan Zulueta 8.08

Bestalde, 200 metroko lasterketan Ainara Lopezek 29.47ko denbora egin du, eta 1.000 metrotako proban Olatz Martinezek 3.38.55ekoa.

Horiekin batera, Realeko atleta Istar Dapenak 5,10eko marka egin du pertika saltoan, eta Valentzia Sport taldeko Malen Ruiz de Azuak 4,15ekoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak