Geldialdiaren osteko lehen partidua galdu egin du Ford Mugarrik: 23-26

Mireia Bikuña 2021ko urt. 16a, 18:25

Lehen zati parekatuaren ostean, bigarren zatiaren lehen minutuetan Deustuko Unibertsitateak hartutako hiru goleko abantaila erabakigarria izan da Iturripeko partiduan. Bukaeran estutu arren, Patxi Garciaren taldeak ezin izan du lehia irabazi.

2020-21 denboraldiko lehen partidua, eta azkena, urriaren 18an jokatu ostean, berriro itzuli da kantxara Ford Mugarri. Kontrario moduan, Deustuko Unibertsitatea. Elkarren artean, eta maila ondo ezagutzen duten bi talde.

Arrasateko taldeak jokalari gazte asko ditu -iaz gazte mailakoak zirenak- baina, ondo hartu dio neurria partiduari. Hasieratik agindu du markagailua, eta abantaila ere zabaldu du (6-4), baina, jokoak geldialdi asko izan ditu, epaileak hainbat jokalari arrasatear bi minutuz egotzi dituelako. Bitan, gainera, bosgarren eta 24. minutuetan, lau jokalarirekin geratu dira etxekoak, aldi berean, bi jokalari egotzi dituztelako. 

Desabantaila horrek ez dio aukerarik eman markagailuan zuen aldea zabaltzeko. Kontrara, bizkaitarrak, markagailua estutzen joan dira, atsedenerako bi segundo geratzen zirenean, berdinketa lortu arte: 11-11.

Bigarren hasieran, motel

Aldageletatik bueltan, deustuarrak izan dira partidua menderatu dutenak.  Bigarren minutua bete orduko hiru goleko errenta hartu dute (11-14), eta bukaerara arte mantentzeko gai izan dira. Bizkaitarren atezainak egindako geldiketa ikusgarriei esker, 19-24 aurreratu dira 26. minutuan.

Lehia erabakita zegoela zirudien, baina, azken ahalegina egin dute Ford Mugarrikoek. Defentsa estutuz, 22-24 urreratu dira markagailuan, baina ezin izan dute emaitza irauli.

"Pozik gaude kantxara, lehiatzera, itzuli garelako. Gauden egoeran ezin ditugu helburuak ipini. Oraingoz jokatzearekin konformatzen gara. Noiz arte? Auskalo", esan du bukaeran Josu Herrero kapitainak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak