Garazi Ugalde, 32. Jokin Zaitegi sariketaren irabazlea

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko urt. 15a, 13:27

Garazi Ugalde Pikabea itzultzaile eta idazlea. Argazkia: Elkar.

Lezoko itzultzaile eta idazle Garazi Ugalde Pikabeak jaso du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, antolatu duten 32. Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketako saria. Itziar Diaz de Ultzurrunek, Peru Iparragirrek eta Nagore Tolosak osatu dute epaimahaia, eta "bai lexikoan, bai sintaxian, akatsik batere ez, eta jatorrizko lanaren tonuan gehien asmatu duena izan dela Ugalde" azaldu dute.  

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautatu zuen Louise Glück poeta estatubatuarraren The Wild Iris euskaratu beharko du Ugaldek, eta 2021 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. "Lan asko aurkeztu dira, eta maila ona egon da. Hizkuntza xume bat darabil Glück-ek, baina aldi berean gai sakonak landu ditu. Kultuaren eta herrikoiaren arteko oreka hori izan daiteke itzulpenaren gakoa", azaldu du  du Elkar argitaletxeko editore Xabier Mendigurenek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak