Gaurtik eska ditzakete Udalaren dirulaguntzak Arrasateko ostalariek

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 15a, 11:40

Hamar egun izango dituzte eskaera egiteko, urtarrilaren 25era arte. Eskaerak BAZen edota tramitazio elektronikoz egin daitezke arrasate.eus webgunean.

Langile kopuruaren araberako dirulaguntza zuzen hauek helburu dute Arrasateko ostalaritza zerbitzua diruz laguntzea,
jarduerari eusteko eta establezimenduen itxiera saihesteko:

  • 1.000 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 0-3 langile artean dituzten ostalaritza saltokiei.
  • 1.200 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 4-6 langile artean dituzten ostalaritza saltokiei.
  • 1.400 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 7 langile edo gehiago dituzten ostalaritza saltokiei.

Aplikazio epea izango da 2020ko azaroaren 6tik 2021eko urtarrilaren 5era; beraz, bi hilabeteri dagokion dirulaguntzak izango dira. "Ordainketa bakar batean ordainduko da dirulaguntzaren zenbatekoa", azaldu du Udal Gobernuak. Hala, urtarrilaren 25etik aurrera egingo ditu Udalak ebazpenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak