Gurasoentzako adimen emozionalari buruzko tailerretako izen-ematea, zabalik

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 14a, 15:03

Arrasateko Udal Prebentzioak antolatutako saio hauek gurasoen eta seme-alaben emozioei arreta jartzen trebatzeko helburua izango dute. Lehenik, 0-5 eta 6-12 urteko haurrak dituztenei zuzendutako tailerrak egingo dituzte eta urtarrilaren 27a izango da izena emateko azken eguna, hemen. Otsailean hasiko dituzte saioak. Martxoan, berriz, 13-18 urteko seme-alabak dituztenentzako izen-ematea zabalduko du Udalak.

Esan moduan, seme-alaben adinaren arabera, hiru taldetan banatuko dituzte gurasoak: 0-5 urte, 6-12 urte eta 13-18 urte.

Saioen helburua, Udalaren esanetan, gurasoak haien eta seme-alaben emozioei arreta jartzen trebatzea da, "hauek identifikatu eta hauei lotutako portaerak ulertzeko". Modu horretan, seme-alaben heziketa prozesuan familian ematen diren egoera emozional ezberdinak kudeatzen ikasteko tailerrak izango dira.

Hainbat eduki landuko dituzte, hala nola, emozioak zer diren, zein funtzio dituzten, zertara bultzatzen gaituzten emozioek, kudeaketa emozionala, haur eta nerabeek emozioak nola bizi dituzten eta gure seme-alaben bidelagun emozionalak izateko baliabideak zeintzuk diren. Informazio gehiagorako, deitu BAZ-era (943 25 20 00) edo Gizarte Zerbitzuetara (943 25 20 07).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak