Tripontziaren salmenta kalera aterako du Gure Eskuk asteburuan

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 13a, 17:39

Egubakoitzean Portaloian egongo dira txartelak salgai, 18:00etatik 20:00etara eta zapatuan, 12:00etatik 14:00etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez, leku berean. Zozketa, aldiz, urtarrilaren 18ian izango da.

Tripontzia erosteko hainbat arrazoi daudela azaldu dute: "Etorkizunean erreferendum lotesle bat egiteko, herritargo antolatu eta aktiboa behar dugulako; Gure eskuk bultzatzen dituen proiektu burujabeak aurrera ateratzeko diru iturri nagusienetako bat delako; herritik sortzen delako; Euskal Herrian kultura demokratikoa lantzen ari den Gure Eskuk sortua delako; Gure Eskuren atzean dagoen lantalde bikaina sendotzen ari garelako; herriz herri, eskuz esku, elkarrekin, bidea egitea posible egiten duelako; egunero hamaika borrokatan gabiltza eta gure helburuak lortzeko indarrak batu eta borroka guzti horien artean sinergiak sortzea ezinbestekoa delako; burujabetzarako tresna honen irabazietako zati bat, aurten, kultura-ekosistema artikulatzera bideratuko delako eta inoiz baino gehiago komunitatea sostengatzen duten sareak babesteko unea delako".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak