'Cuba: verdades y mentiras' liburua aurkeztuko dute hilaren 22an

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 13a, 13:21
Jose Manzaneda, erdian. Argazkia: Cubainformacion.tv.

Ezker Anitzak, Euskadi Cubak eta Arrasateko Askapenak antolatuta, Kulturateko areto nagusian egingo dute, 18:00etan hasita. Jose Mazaneda liburuaren idazlea eta Cubainformacion.tv hedabideko koordinatzailea eta Milagros Acea Sierra Maestra elkarteko kidea egongo dira ekitaldian.

Antolatzaileen esanetan, liburuak Kubaren inguruko topiko mediatiko nagusiei aurre egiteko azalpenak eta datuak biltzen ditu. "AEBek Kuba terrorismoaren babesle diren estatuen zerrendan sartu duen honetan, Fidelen hitzak gogora ekarriz gonbidatzen zaituztegu hitzaldi honetara.  'Gure herriak ez ditu beste herri batzuk hegazkinez bonbardatzen, gure herriak ez du arma nuklear edo biologikorik. Gure herriak dituen hamarnaka milaka zientzialari eta mediku bizitza salbatzearen ideian heziak izan dira', azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak