Etxean erori eta mugitu ezinik geratu den bizilagun bat erreskatatu dute suhiltzaileek

Xabi Gorostidi 2021eko urtarrilaren 13a

Jokin Zaitegi plazako etxebizitza batean gertatu da ezbeharra. Bizilaguna ezin zenez mugitu suhiltzaileak sartu dira haren etxebizitzan eta garabiaren laguntzarekin atera dute etxetik. Suhiltzaileak, udaltzainak eta anbulantziak aritu dira laguntza ematen. Bidea moztuta egon da hainbat minutuz eta horrek eragozpenak eragin dizkie kale horretan aritzen diren autobusei. 

Aldi berean, koadro elektriko batek su hartu du Musakola auzoan. Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak bertaratu dira, baina Ertzaintzatik adierazi dutenez ez da suterik piztera heldu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak