Arrasateko Udaleko Gazteria Sailak sustatutako ekimena da Familian Jolasean, eta azaldu dutenez, helburua familiei aukera eta guneak eskaintzea da, guraso eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzeko: "Familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta euskaraz elkarrekin jolasteko aukera bat da, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta".
Hala, neguko igandeetan, 0 eta 8 urte bitarteko haurrak eta haien familiak Okendoko ludotekan elkartuko dira. Antolatzaileen esanetan, segurtasun protokoloak ezarri dira, eta uneoro "edukiera neurtzeko bideak" jarriko dira.