Valle de Egues taldearen aurka hasiko du urtea MUk

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 8a, 15:58

Ointxekoak partidu batean.

Domeka honetan EBA mailako saskibaloiaz gozatzeko aukera izango da Iturripen. Izan ere, Mondragon Unibertsitateak Valle de Egueseko talde nafarraren aurka jokatuko du, 18:00etan.

Gabonetako etenaldiaren ondoren, eta lehiaketa erregularra urtarrilaren 16 eta 17ko asteburura arte berrabiarazten ez dela aprobetxatuz, domeka honetan, azaroaren 8an bertan behera geratu zen partidua berreskuratzeko aprobetxatuko du Ointxek. "Nafarrak ezin ziren Arrasatera etorri garai hartan, beraz, asteburu honetan partidua jokatzeko aprobetxatuko dugu", adierazi dute Ointxetik.

Azken porrotei buelta emun guran

Mondragon Unibertsitateko jokalariak, abenduan, Zarautzen eta Santurtziren aurka izandako bi porrotetatik animoak berreskuratzen saiatu dira azken asteetan. Abenduaren 8an, Zarautzen aurka galdu zuten etxean, eta, ondoren, abenduaren 19an, Santurtziren aurka.

Aurkariei errespetua

Domeka honetako aurkariak, bestalde, –Egues– lau partidu baino ez ditu jokatu orain arte, eta bi garaipen eta bi porrot daramatza, hain zuzen ere, multzoko bi liderren aurka. "Joan den domekan, Donostiako Easo taldea mendean hartzetik dator eta ziur gaude ez digula batere erraza egingo garaipenen bidera itzultzea", adierazi dute klubetik. "Gainera, Nafarroako taldean, Lacunza eta Calvo dira jokalari nabarmenak, 24 eta 18 punturekin, batez beste, orain arte".

Partidua ateak itxita jokatuko den arren, Ointxeko zuzendaritzak zuzenean eskainiko du domekako partidua Twitch sare sozialeko Ointxetb katean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak