Debagoieneko Ospitaleko zainketa aringarrietako osasun langilea izaki, doluari buruzko gogoeta egiteko gonbidapena egiten du Iñaki Peña zuzendariak, iaz kaleratutako pelikularen bitartez. Arteman komunikazio taldeak ekoizpena eta Eñaut Zubizarretaren soinu banda darama filmak, eta Felipe Uriarte alpinistaren eta Mikel Cresporen senideen lekukotzak plazaratzen ditu, besteak beste. Dokumentala egoera mingarriak nola kudeatu daitezkeen jakiteko "baliagarria" dela aipatu dute egileek.
Datorren asteartean, hilak 12, emitituko da ikus-entzunezkoa, Amaia antzokian, 19:00etan hasita. Sarrerak eskuragai daude arrasate.eus webgunean, 6 euroren truke.