Akordio horren baitan, "eta norgehiagoka bakoitzaren aurretik bi aldeek adosten dutenaren arabera", Kanpanzar Arrasateren taldearen inguruan Soiuz eta Goierri taldeen kirol baliabideak batu egingo dituzte, talde bateratu gisa Euskal Ligako 1. Mailan lehiatzeko. Hala, taldearen izena Kanpanzar Arrasate- Ordizia Rugby izango da, eta partiduan Mojategin jokatuko dituzte.
Durangoz gain, multzokideak honakoak dira: Atletiko San Sebastian/Hernani, Gernika, Valtesca UBR, Bera Bera B, Sarako Izarra, Txingudi eta Errioxa. Talde kopurua bakoitia izanik, asterotalderen batek atsedena izango du, eta ligaxkak orotara bederatzi jardunaldi izango ditu –azkena apirilaren 11n–.
