Bi manifestazio zutabe batuko dituzte Elman, zapatuan, "presoen salbuespen egoera" amaitzea eskatzeko

Xabi Gorostidi 2021ko urt. 5a, 20:00

Bata Arimazubitik abiatuko da, eta bestea, Musakola auzoko San Isidro ermitatik. 17:30ak aldera egingo dute bat Gipuzkoa etorbidean eta bertan egingo dute ekitaldia eta baita mosaikoa ere. Gaurkoan 37 arrasatearrek babestutako testua plazaratu dute, eta zapatuko ekintzan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

"Aurtengo urtea zaila izan da guztiontzat. Etxean konfinatuta egon behar izan dugu, kasu askotan senideengandik urrun, distantzia bat mantenduz, ezin besarkatuz... Presoen eta hauen senideen egoera askoz gogorragoa dela jakinik eta COVID-aren krisiak are larriagoa bilakatu duela jakitun izanda ere, urte honetako bizipen guzti hauek beraien egoera hobeto ulertzeko balio izan digute. Urte garrantzitsu baten aurrean gaudela uste dugu. Salbuespen legediaren amaiera eskatzen ari da gehiengo politiko, sindikal, instituzional eta soziala. Era berean, espetxe politikan Espainian zein Frantzian ematen ari diren aldaketak gehitu behar zaizkio honi. Oraindik bide luzea aurretik izan arren, emandako urratsak aintzat hartuta, Euskal Herritik bide honi bultzada egitea ezinbestekoa dela uste dugu. Hori hala, benetan garrantzitsua dela deritzogu urtarrilaren 9an Bilbon egin ohi dugun moduan, herri guztietan elkartzea" azaldu du Ainhoa Vitoria kazetariak.

Bost aldarrikapen

Zapatuko ekintzaren bitartez bost aldarrikapen hauek egingo dituztela jakinarazi du Iñaki Barrutia psikologoak: "Gaixotasun larriak dituzten presoak etxean nahi ditugu, artatzea senideen babes eta konfiantzazko medikuarekin egin ahal izateko; sakabanaketa eta urrunketa amaitu behar da preso guztientzat, senideei ezarritako zigor erantsia eteteko; espetxean haurrak dituzten gurasoek elkarrekin egoteko eskubidea dute; adinean aurrera doazen presoak etxean egon behar dira, euren osasuna zaindu ahal izateko; eta, azkenik, euskal preso guztiek gradu progresioa izateko eskubidea dute".

Zera gehitu du jarraian: "Garbi azaldu nahi dugu hemen gainean aipatu ditugun puntuak ez direla inolako pribilegioak, preso guztiek dituzten eskubideak baizik, eta horrela zehaztuta daudela Espainiar Estatuko arauetan. Eta ondorioz ezinbesteko urratsak dira gure herrian elkarbizitza eta bakea eraikitzeko. Behin betikoz gaur egun oraindik indarrean dagoen salbuespen legedia honi amaiera eman behar diogu eta horretarako herritar guztiok ezinbestekoak gara preso, deportatu eta iheslarien auziari aterabidea emateko. Horregatik gaur, ideia, sentipen eta bizipen ezberdinak ditugun Arrasateko, esparru ezberdinetako herritarrak batu gara, aldarrikapen hauekin bat egiten dugulako. Eta bide batez, gonbidapena luzatu nahi diegu Arrasateko herritar guztiei mobilizazio honetan parte hartzera, gertuen duten Zigarrola edo Arimazubitik abiatuta".

37 sinatzaile

Hauek dira gaurko manifestua sinatu eta babestu dute arrasatearrak:

  • Peru Altube
  • Ekiñe Casado
  • Eva Abuin
  • Gorka Etxabe
  • Iñaki Telleria
  • Ane Garai
  • Maria Oses
  • Edu Abarrategi
  • Malen Ruiz de Azua
  • Ainhoa Vitoria
  • Nagore Ipiña
  • Iker Barandiaran
  • Julen Aranbarri
  • Maite Agiriano
  • Aitor Arostegi
  • Beñat Zaitegi
  • Eider Eraña
  • Ines Osinaga
  • Nerea Lorón, La Furia
  • Olga Garai
  • Josu Arkauz
  • Amargia Abeh
  • Ino Galparsoro
  • Garbiñe Etxagibel
  • Jose Mari Eraña
  • Najla Ould Salek
  • Ana Ugalde
  • Alvaro Arregi
  • Pili Sagasta
  • Josu Zabala
  • Julia Monje
  • Matilde Sainz
  • Jose Mari Velez de Mendizabal,
  • Beñat Arnaiz
  • Iñaki Barrutia
  • Eneritz Ugalde
  • Olatz Zuazubiskar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak