Badator aurten ere Familian Jolasean

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 4a, 15:22

0-8 urteko haurrak dituzten familientzako izango da, domekero Okendoko ludotekan, urtarrilaren 10ean hasi eta martxoaren 28ra bitartean –12 saio guztira–. Udaleko Gazteria Sailak azaldu duenez, familien parte-hartzea bilatu nahi dute, "proposamenak egin eta gauzatu ditzaten, betiere hezitzaileekin batera".

Gazteria Sailak adierazi du familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta euskaraz elkarrekin jolasteko aukera bat dela ekimen hau, "aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta". Era berean, asmoa da neguko igandeetan, espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea.

Segurtasun protokoloak ezarriko dituzte, uneoro edukiera neurtzeko bideak jarriz, ekintza guztiak "modu seguruan" garatu ahal izateko. "Bi hezitzaileen laguntza egongo da, familiek behar duten informazioa eta aholkuak emateko".

Esan moduan, domekero izango da hitzordua, 17:30etik 19:30era.

Egutegia:

  • Urtarrilak 10, 17, 24 eta 31.
  • Otsailak 7, 14, 21 eta 28.
  • Martxoak 7, 14, 21 eta 28.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak