'Kia's show band' ikuskizunarekin abestu eta dantzan egin dute neska-mutikoek

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 31a, 10:55

Gabonetako abesti dibertigarriekin gozatzeko aukera izan zuten  joan den martitzenean Biteri plazako karpan elkartu ziren haur eta heldu guztiek. Kids & Us akademiak, Ibai-Arterekin batera, Kia's show band animaziozko ikuskizuna eskaini zien.

Musikariekin eta dantzariekin batera jarduteko hainbat instrumentu banatu zizkieten elkartutako umeei. Kantuan eta dantzan eginda eta koreografiei jarraituta une "dibertigarria" igaro zuten karpa bete egin zuten ikusleek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak