595.268 euroko saria, baina ez Gabonetako loterian, Bonolotoan baizik

Eneko Azurmendi 2020ko abe. 23a, 13:41
Leire Garai, sariaren kopurua erakusten.

Begirada guztiak Gabonetako loterian jarrita zeuden bitartean, Bonolotoak 595.268 euroko saria eman dio San Andres auzoko Garai administrazioko bezero bati. “Ohiko bezero bat da, arrasatearra, eta gaur goizean etorri da sariaren bila, pozik bezain urduri. Bankura bidali digu eta irribarrea ahoan zuela joan da”, azaldu du administrazioko arduradun Leire Garaik.

2013.urtean Gabonetako loteriako sari potoloa ere banatu zuen administrazio horrek, eta ordutik beste hainbat sari ere banatu ditu. “Guretako poztasun ikaragarria da, azken batean, guk horretarako egiten dugulako lan. Ea aurrerantzean ere sariak banatzen jarraitzen dugun”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak