Neguko oporretako egitarau berezia antolatu dute hezkuntza eragileek

Hasier Larrea 2020ko abe. 22a, 17:33

Gabonetako ekintza bereziak prest dituzte Txatxilipurdik, Ludotekek eta Gaztetxokoek, "funtzionamendu-irizpideak egungo egoerara moldatuta". Ekintzak talde txikietan eta txoko ezberdinak baliatuz egingo dira. Nerabeen ekintzetarako oraindik ema daiteke izena.

12 eta 17 urte arteko gazte guztiei zuzendutako egitarau "ederra" prestatu dute Gaztetxokoek, gazteen beharrei eta eskaerei erantzunez. Horrela, abenduaren 26an eta 27an erdiguneko gaztegunea egongo da zabalik, bertan zirku tailerra eta bingo musikatua egingo
direlarik. Abenduaren 28, 29 eta 30ean, aldiz, auzoetako gaztetxokoak zabalduko dira, eta bertan garatuko dira ekintzak.
Izena eman daiteke on-line edo Instagram eta Whatsapp bidez.

Hona hemen gaztetxokoetako ekintzen ordutegia:

  • Abenduak 26, zapatua, 17:00-21:00, Zirko tailerra Gaztegunean.
  • Abenduak 27, domeka, 17:00-21:00, Bingo musikatua Gaztegunean.
  • Abenduak 28, astelehena:
    • 18:00-20:00, Urbandance ikastaroa, San Andreseko gaztetxokoan.
    •  17:00-20:00, eski irteera frustratua (jantzita etorri), Musakolako gaztetxokoan.
    •  15:00-19:00, mendi irteera, Erguingo gaztetxokotik abiatuta.
  • Abenduak 29, martitzena:
    • 15:00-19:00, mendi irteera, San Andreseko gaztetxokotik abiatuta.
    • 18:00-20:00, twerkiin ikastaroa, Musakolako gaztetxokoan.
    • 17:00-20:00, orienting, Erguin auzoan.
  • Abenduak 30, eguaztena:
    • 17:00-20:00, kustomizazio tailerra, San Andreseko gaztetxokoan.
    • 17:00-20:00, tupper sex eta sukaldaritza berua, Musakolako gaztetxokoan.
    • 16:00-19:00, argazkigintza ikastaroa, Erguingo gaztetxokoan.

Hona hemen ludoteketako ekintzen ordutegia (taldeak jada beteta daude):

  • Abenduak 28, 10:00etan, Atxalde gazta proiektua ezagutzeko bisita. Garibai autobus geltokitik txangoa egingo da Eskoriatzara, ardi gaztaren produkzio osoa ezagutzeko.
  • Abenduak 29, 11:00, altxorraren bila familian, herriko plazan abiatuta.
  • Abenduak 30, 10:00, Arrasateko Kilikiak ezagutzeko aukera Okendoko ludotekan, eta ondoren norbere kilikia sortzeko tailerra.

'Familia jolasean', urtarrilean

Bestetik, urte berriarekin batera, Familian jolasean ekimenari helduko diote igande arratsaldeetan, 0 eta 8 urte arteko haurrei eta familiei aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko aukera eta espazioa emanez. Urtarrilaren 10ean hasi eta martxoaren 28ra arte, domeka arratsaldetan izango dira zita horiek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak