Herri, kale eta oholtza askotan abestu du Ane Zuazubiskar Iñarrak, baina atzo egin zuen lehenengo aldiz herriko antzokian. AEDk antolatutako saioan, "inoiz baino gusturago" aritu zela bota zuen, eta ikusleek txalo zaparradekin eskertu zioten egindako lana.
Saio ederra eta performatiboa izan zen atzokoa; negazionistak, punki ohiak, inbidiosoak, irakasleak eta aitaren rola nahi duen ama igaro ziren agertokitik, besteak beste.
Saioko argazkiak