Hizkuntza aniztasuna izango da aurtengo Topaldiko hizpide

Ainhoa Arana 2020ko abe. 17a, 17:58

Argazkia: Jasone Giraldo, Arrasate Irratian

Jasone Giraldo arrasatearra egongo da, besteak beste, hizlari lanetan.

Euskarak harrera linguistikoan zein toki behar luke? Nola kudeatu bertako hizkuntza minorizatua, erdara hegemonikoak eta hizkuntza aniztasuna? Zein ikuspegirekin? Aurtengo Topaldian galdera horiek erantzuten saiatuko dira. 

Horretarako, hizkuntza gutxituek eta euskarak harrera prozesuetan duten garrantzia aztertuko dute eta herri ezberdinek eredugarri dituzten proiektu eta praktika onak partekatuko dituzte. Hainbat aditu izango dira jardunaldietan besteak beste, Jasone Giraldo, Ekin Emakumeak euskara elkarteko kidea. Urtarrilaren 18an Bilboko Bizkaia Aretoan burutuko da jardunaldia eta izena emateko aukera urtarrilaren 18ra arte edo aretoko edukiera bete arte egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak