Bertso saioa Amaian eta doinu akustikoak gaztetxean, bihar, Santamas egitarauaren eskutik

Hasier Larrea 2020ko abe. 18a, 12:00

Sukena oñatiarrak eta Ane Zuazubiskar arrasatearra.

Gaztetxeko kontzertuak 18:00etan hasiko dira, eta Amaia antzokiko bertsolarien ikuskizuna 19:00etan. Bietarako sarrerak doakoak dira, eta ordubete lehenago eskuratu ahalko dira toki bakoitzean, Santamas egitarauaren baitako ekintzak direnez gero.

Santamasetako egitarauaren eskutik, kulturaz gozatzeko arratsaldea izango da zapatukoa. 19:00etan, punta-puntako bertsolariak egongo dira Amaia antzokian; tartean, Ane Zuazubiskar arrasatearra, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegirekin batera. Bertso saioa AEDk antolatu du eta Saroi Jauregik jarriko ditu gaiak.

Ordubete lehenago, gaztetxeko emanaldiak hasiko dira, Fito Skins bikotearen eta Sukena hirukotearen abestiekin. Gitarra akustikoak eta ahotsak izango dira, beraz, nagusiki entzungo direnak. Fito Skins azkenaldian nahiko aktibo dabil eta inguruko talde ezagunen bertsioak eskaintzen ditu, Sukena taldeak bezala. Azken horiek oñatiarrak dira, eta, herrikideekin egiten duten bezala, gaztetxera hurbiltzen direnak kantuan jartzen saiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak