Adierazi dutenez, dagoeneko etxebizitza libreen ia erdia salduta dago eta 21 tasatuen zozketa hurrengo urteko hasieran izango omen da. "Horretarako Etxebiden eman behar da izena".
San Andresen, Uribesalgoko fabrika dagoen tokian, hasi dira eraikina bota aurreko lanak egiten. "Egun pare batetan garabi bat izan da eta orain barrua husten ari dira", azaldu dute Bibai inmobiliariako kideek. Urtarrilaren 7an aurreikusten dute eraisketa lanak hastea. 28 etxebizitza libre eta 21 etxebizitza tasatu egingo dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.