Panoli Kabaretaz gozatzeko aukera, zapatuan, Biteriko karpan

Karmele Uribesalgo 2020ko abenduaren 15a

Argazkia: www.ganso.info

GANSO&Cia konpainiaren zirku ikuskizuna, hilaren 19an izango da, 18:00ean. Sarrera guztiak agortuta daude jada.

Panoli Kabareta izeneko ikuskizuna egongo da ikusgai, zapatuan, hilaren 19an, 18:00etan, Biteriko Gabonetako karpan. Gorka Gansoren eta Cecilia Paganiniren GANSO&Cia konpainiaren emanaldia da. Sarrerak Ibar Arteren webgunean egon dira salgai, baina agortuta daude dagoeneko.

Zirku ikuskizunen parodia da Panoli Kabareta. Umorea du ardatz, eta ikusle guztientzako modukoa da. GANSO&Cia konpainiaren eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak izango ditu emanaldiak abiapuntu moduan. 45 minutuko kale ikuskizuna izango da zapatuan Biteriko karpan eskainiko dutena, testurik gabekoa.

GANSO&Cia-ko partaideek klowna dute sortzeko erreferentzia moduan. Gizatasunez beteriko pertsonaien bitartez, publikoak bere burua islatuta ikustea bilatzen dute konpainia horretako artistek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak