Garibai etorbideko radar-kabina Nafarroa etorbidera lekualdatu dute

Hasier Larrea 2020ko abe. 11a, 12:42

Zaldibar eta Saiolan artean kokatu dute 30 kilometro orduko abiadura mugatzen duen neurgailua. Kale horretako bizilagunek trafikoaren gaineko kexak izan dituztela-eta jarri dute radarra bertan.

Maala eta Garibai arteko bidea moztuta dagoenez, bertan zegoen radar kabina Nafarroa etorbidera lekualdatu dute. Erabaki hau hartzearen arrazoiak hainbat dira. Alde batetik, kale horretako bizilagunek ibilgailuak bertatik pasatzean ateratzen duten zaratagatik kexatu dira azken aldian; bestetik, duela hiru urte autobus batek pertsona bat harrapatu zuen kabina jarri duten zebrabidean, eguzkiaren eraginez ondo ikusten ez zuelako.

Hori horrela, etorkizunean gune jendetsua izango dela aurreikusten du Udalak, Zaldibarreko parkeaz gain, ondoko eraikinean egongo delako Kulturola proiektua.

Arrasaten lau radar-kabina daude, beraz: Polo Garaian, Arrasate pasealekuan eta ospitale ondoan. Lehenago Araba etorbidean ere bazegoen kabina bat, baina biribilgunea egin zutenez, hura ospitale aldera mugitu zuten.

Hortaz, ibilgailuen abiadura neurtzeko Arrasateko radar bakarra kabinaz kabina mugitzen da aldiro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak