"Asko poztu ninduen deiak. Izan ere, Arrasaten, Uribarriko saioan bai, baina sanjuanetan eta santamasetan ez dut kantatu orain arte. Gaztelumendi eta Sarriegirekin aurretik kantatu izan dut. Alberdirekin, bertso-eskolan bai, baina plazan ez. Alde horretatik, ilusioa ere egiten dit, batez ere, nire herrian haiekin kantatzeko aukera izango dudalako", adierazi du Zuazubiskarrek. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Saroi Jauregi zaldibiarra ariko da.
"Aspaldiko urteetan, sarreretan prezio bereziak egin izan ditugu, hala nola, AEDko bazkideentzako zein adin txikikoentzako. Halere, aurten, bizi dugun egoera berezia dela eta, sarreren salmentarako sistema bakarra erabili beharrean gaude eta, horrenbestez, prezio bakarra egongo da. Halere, aurreko urtean baino merkexeago jarri dugu guztiontzat, 9 eurotan, hain zuzen", azaldu dute antolatzaileek.