Kubako herritarren erresistentzia umoretik lantzen duen erakusketa

Ainhoa Arana 2020ko abenduaren 9a

Erakusketa honetan Tasio artistak azken 10 urteetan sortu dituen 15 bineta ikus daitezke eta, umorez, Kubako herritarren erresistentzia eta uharteak bizi duen ofentsiba mediatikoa lantzen ditu.

'TASIOren Cuba' izenez ezaguna da erakusketa eta bertan, errespetuz eta internazionalismotik, Kubako azken urteetako iragana irudikatu nahi izan du artistak. Lanak Cubainformación egunkarian argitaratu dira aurrez. Tasiok 1988tik egunkari desberdinetan egin du lan binetista bezala, Eginen hasi eta ondoren Euskadi Información-en. 1999tik Garan sinatzen ditu bere komikiak eta beste aldizkari batzuetan ere kolaboratzen du. Erakusketa abenduaren 9tik 31ra bisita daiteke Ezker Kultur Gunean, astelehenetik ostegunera. Aurrez hitzordua eskatu behar da ezkerkulturgunea@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz eta osasun neurri guztiak beteko direla nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak