AMS elkartearen 20. urteurrena ospatuko dute eguenean

Maialen Santos 2020ko abe. 8a, 09:50

Abenduaren 10ean betetzen dira hogei urte AMS –Mundu Solidarioa Elkartea– sortu zutela, eta urte horietako "elkartasuna" eta "ekarpena" egin dutenak eskertu gura dituzte. Zoom plataforma bidezko bilera irekia egingo dute.

"Duela 20 urte lagun talde bat elkartu zen, bizitzan zehar beste bide bat egitera eraman zituen kezkei erantzun eta pertsonen eta herrien arteko elkartasunaren aldeko apustua egiteko. Arrasaten eta Diriamban kokatu ginen formalki. Baina dena aurrera ateratzea ahalbidetzen duten pertsonak, gure egoitzak, gure bazkide, lagun eta senideak askoz leku gehiagotan daude banatuta", adierazi dute AMSetik.

Gehitu dutenez, Nikaraguako eta Euskadiko proiektuen bidez "motibatu" zituzten printzipio eta balioei forma ematen joateko, eta erakunde gisa hazten joan ziren hala, eta baina baita pertsona gisa ere, "umiltasuna eta aniztasuna ezaugarri hartuta".

Bidelagunei eskerrak

"Denbora horretan guztian, bidelagun izan ditugun udal, enpresa, pertsona eta erakunde askoren ekarpena jaso dugu, gugan eta gure lanean sinetsi dutenak. Gaur, eta bereziki aurten, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuek gabe ezingo genukeelako lortu", diote. 

Hala, egun berezia elkarrekin konpartitzera gonbidatu dituzte herritarrak, AMSko eta proiektuetako kide guztiekin Zoom plataforma bidez egingo duten bileran; eguenean, abenduak 10, 18:00etan. 

Bilerara batzeko estekak: https://cutt.ly/AMS_20

https://us02web.zoom.us/j/82980077063?pwd=dnp5WllEVXZIRzRuZWUyWjlhRUc0UT09

Bilerara batzeko kodea (ID): 829 8007 7063

Pasahitza: 554944

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak