Mondragon Unibertsitateak lidergoa defendatuko du Zarautzen aurka, martitzenean

Maialen Santos 2020ko abe. 7a, 14:26

Argazkia: Ointxe

Mondragon Unibertsitateak Zarautzen aurkako norgehiagoka jokatuko du, bihar, Iturripen. 17:00etan hasiko da, eta ateak itxita egingo duten arren, zaleek partida twitch plataformaren ointxetb katean jarraitu ahal izango dute, zuzenean.

Ointxetik adierazi dute urriaren 25ean zela jokatzekoa neurketa, baina bertan behera geratu zela, "Zarautz taldean izandako COVID arazoengatik". Hori horrela, martitzen honetan hartuko dituzte Iturripen.

Orain arte partidarik ez du galdu Mondragon Unibertsitateak, baina adierazi dute biharkoa zalantzarik gabe "partida oso zaila" izango dela. Gainera, etxeko taldeak ez du zaleen babesik izango: "Ointxeko zuzendaritzak partida ateak itxita jokatzea erabaki du".

Zaleek partidaren irudiak twitch plataformaren ointxetb katean jarraitu ahal izango dituzte, zuzenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak