Sarrerak, agortuta. Pozik?
Oso pozik eta eskertuta gaude Ahotsenearekin, egiten duten esfortzu eta lan handiagatik. Egitarau polita osatu dute areto desberdinetan programatuta. Iruñeko eta inguruko jendea asko gustatzen zaigu, eta han aurkeztuko dugu lan berria.
Kaleko Urdangak Bergarako taldearekin izango zarete. Aspaldiko lagunak, ezta?
Eurekin jo izan dugu eta orain ere plazera da taularen gaina konpartitzea. Gogoz gaude euren kontzertuaz gozatzeko.
Entseguak egiteko zelan moldatzen zarete?
Ez dituzte gauzak errazten erraztu beharko luketenek; gaiarekin nekatuta gaude.
Egin duzue lan berriarekin kontzerturik?
Bai; martxoan diskoa atera genuenetik, hiru egin ditugu: Errekaleorren, Araba Euskaraz-en eta Larrabetzun. Egoera berri honetan apur bat arraroa egiten den arren, uste dugu garrantzitsua dala kontzertuak antolatzen jarraitzea, nahiz eta denon aldetik esfortzu bat eskatzen duen. Egin eta ikusi ahal izan ditugun kontzertuetan asko gozatu dugu, nahiz eta dantza egiteko edo aulki gainera igotzeko gogoz geratu.
Hirukote moduan jardungo duzue orain. Zeintzuek?
Etapa berri honetan, Elorrioko Mario Cruz izango da bateria-jolea, eta harekin batera Ane Garai eta Maialen Oleaga gara. Gauza berriak prestatzen ere ari gara, laster etorriko dira.