Emakume abertzaleen topaketa feministak hizpide izan dituzte Arrasateko gaztetxean

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko abe. 5a, 12:29

Dinamika saioa, Arrasateko Bilgune Feministak antolatu du. Hilaren 12an, Euskal Herri mailan, egingo diren Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa Feministen berri emateaz gain, bertan landuko diren gaiak ere jorratu dituzte zapatu goizen zehar.

Arrasateko gaztetxean batu dira Debagoiena osoko hainbat emakume, abenduaren 12an Oreretan egiteko aurreikusita zeuden Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa Feministen berri izateko, eta bertan landuko diren gaien inguruan berba egiteko. Deialdia Arrasateko Bilgune Feministak egin du, eta besteak beste, harreman kolonialen ertzen inguruan hausnartu dute, dinamika saio baten.

Izan ere, aurten, topaketa feministetan bi ardatz nagusi jorratuko dituzte, eta horien gainean ere berba egin dute Arrasaten. Harreman kolonialak alde batetik, eta COVID-19 uzten ari den egoera beste aldetik. "Gai horietatik abiatu eta ondoren, horiek, gure praktika feministetara ekarriko ditugu", azaldu du Arrasateko Bilgune Feministako kide Inesa Ugaldek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak