Boxeo ikastaro trinkoa antolatu du AGAKOk gaztetxean

Hasier Larrea 2020ko abe. 4a, 11:28

Izen-ematea ireki eta berehala bete dute hogei pertsonaz osatutako muga. Abenduaren 16an hasiko dira eskolak

Irailean Emakume Txokoak es-kaini zuen boxeo ikastaroan apuntatzeko edukiera mugatua zegoela-eta, AGAKOko kideek euren ikastaro propioa antolatzea erabaki dute, jende gehiagok parte hartu ahal izateko.

Neskabox taldeko Ixa Rodriguez boxeolariak emango ditu bi ikastarook, nahiz eta elkarren artean desberdinak izan: "Emakume Txokoko saioak terapia ikuspegitik antolatu dituzten bitartean, guk partaideekin batera erabakiko dugu ze zentzu eman nahi diogun ikastaroari", adierazi du Laura Buenok, AGAKOko kideak.

Boxeoa ikasi nahi duten hogei pertsonak jasoko dute zerbitzu hori, "normalean gaztetxera hurbiltzen ez diren zenbait gaztek" barne. 

Bide batez, gaur hasiko dira AGAKOren 30. urteurreneko ekitaldiak, hiesaren inguruko dokumental batekin, eta 2021ean zehar ere izango dira ekintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak