Haur Kontseilua martxan da, 23 kiderekin

Eneko Azurmendi 2020ko abe. 4a, 10:19
Azaro amaieran egin zuten lehen saioa, Herriko Plazan. Argazkia: Arrasateko Udala.

Azaro amaiera ezkeroztik, martxan da Arrasateko Haur Kontseilua eta elkar ezagutzeaz gain, lehen saioan, umeek aukera izan zuten Maria Ubarretxena alkatearekin eta Maitane Muñoz Gizarte Ongizateko zinegotziarekin elkartzeko. Oraindik erabakitzeke dute aurten landuko duten gai nagusia. 

Hala ere, askotariko gaiak darabiltzate esku artean: Bidegorriak, trafikoa, herriko ospakizunak, ingurumena zaintzekoak, koronabirusaren neurriei buruzkoak, Kulturateko eskaintzari buruzkoak...

Koronabirusagatik mugak izan diren arren, umeen parte-hartzea bultzatzeko helburuak aurrera jarraitzen duela azaldu du Udalak, gaineratuz, aurten askotan elkartuko direla aire librean, pandemia dela eta. Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako ikasleek osatzen dute kontseilua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak