Laboral Kutxak 24.000 euro itzuli beharko dizkio Fagorreko bazkide bati

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 3a, 17:40

Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Fagorreko bazkideari eta 24.000 euro itzuli beharko dizkio erosi zituen Finantza Ekarpen Subordinatuen ezaugarrien berri ez emateagatik.

Bergarako Auzitegiak 2016ko abenduan baliogabetzat jo zuen bazkideak aurrezki-erakundearekin sinatutako kontratua, baina epai hori hurrengo urteko ekainean baliogabetu zuen Gipuzkoako Auzitegiak. Auzitegi Probintzialeko Bigarren Sekzioak argudiatu zuen kooperatibistak "produktua, arriskuak eta ezaugarriak" ezagutu behar zituela, bera "bazkidea zelako", baina demandatzailearen arabera, ez zioten "arriskuen berri" eman.

Orain, berriz, Auzitegi Gorenak adierazi du prozeduran frogatuta geratu dela Laboral Kutxak ez zuela behar beste informazio eman produktu finantzaria ezagutzeko, eta hortaz, bankuak dirua itzuli beharko dio demandatzaileari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak