56.500 euro bideratu ditu aurten Udalak garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetara

Eneko Azurmendi 2020ko abe. 3a, 11:27
Emakume bat, lanean, Mozambiken. Argazkia: Harreman.

Dirulaguntza hauen xedea, Udalaren esanetan, gobernuz kanpoko erakundeen lana babestu eta sustatzea da, "garabidean lankidetza programak antolatu eta lortzeko, garatzeko bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio ekonomikoak hobetze aldera".

Dirulaguntza deialdia maiatzean egin zuen Udalak eta eskaerak aurkezteko epealdia uztail erdialdera arte luzatu zen. Epe horretan 11 elkartek egin zuten eskaera. Dirulaguntzaren muga elkartearen gastuen %50ean kokatzen da, gehienez 15.000 euro.

Dirulaguntza honako elkarteek jaso dute:

  • AMS-MSH elkarteak, Nikaraguan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako prestakuntza-zentroa eta etxea laguntzeko, 6.500 euro.
  • AMSOGRA elkarteak, osasunari osoko arreta emateko sistema lokala indartzeko Nikaraguako Mendebaldeko landa-komunitateetan, 6.200 euro.
  • Garabide elkarteak, Amazigen eta euskaldunen arteko lankidetza esparrua jorratzeko, 4.900 euro.
  • Harreman elkarteak, Mozambikeko Niassa distrituan nekazal aktibazioaren garapena finkatu elikadura eta diru-sarrerak hobetzeko, 6.200 euro.
  • Oscar Moreno Solidaritza Batzordeak, El Salvadorko nekazarien familien arnas eta biriketako gaixotasunak izateko arriskua eta ingurumen-narriadura murrizteko, 4.000 euro.
  • Serso San Viator elkarteak, Jutiapako (Honduras) herri-mugimenduen autonomia indartzeko, 5.900 euro.
  • ONG Taupadak Elkarteak, Genero ekitatearen sustatzaileen sarea sendotzeko Boliviako Maniqui garaiko tximan komunitateetan, 5.500 euro.
  • Zaporeak Solidario Garapenerako Elkarteak, Lesbosko (Grezia) errefuxiatuei elikadura duina eta elikagarria emateko eskubidea bermatzeko, 5.500 euro.
  • Asociación Jorge Adolfo Freyter Romero elkarteak, Kolonbiako krimenen nazioarteko erantzukizuna bultzatzeko, 5.300 euro.
  • ONG Ayudemos a un niño elkarteak, hezkuntza-proiektua garatzeko Nikaraguako Jardin finkan, 4.000 euro.
  • Misiones Diocesanas Vascas elkarteak, babesik gabeko giza taldeen elikagai-larrialdiari buelta emateko Bolivian koronabirusaren pandemiaren aurrean, 2.500 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak