Bertako Igogailuak enpresak Lazarraga Saria jaso du

Ainhoa Arana 2020ko abe. 2a, 17:14

Saritutako enpresek euskara "lehiakortasunerako giltzarri" dutela adierazi dute.

Edurne Begiristain Berriako kazetariak aurkeztu du ekitaldia eta bertan izan dira, saridunekin batera, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria. Arabako alor soziekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendua gisa banatu dituzte 2020 Lazarraga Sariak eta irabazleetako bat Bertako Igogailuak enpresa izan da. Igogailuen mantentze lanetan espezialistak dira, Arrasaten dute egoitzetako bat eta ibilbide luzeko enpresa da. Honekin batera, ARTgia Sorgune Aretoa, ASASAM elkartea, Uriarte Industrial eta Museo del Órgano jatetxe begetarianoa izan dira saridunak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak