Batzar irekia deitu du Arrasateko Sarek, urtarrilaren 9ko mobilizazioa antolatzeko

Eneko Azurmendi 2020ko abe. 2a, 09:47

Urtero Bilbon egiten duten mobilizazioa herrietara pasako dute 2021ean, eta hori antolatzeko bilera irekia abenduaren 9an, eguaztena, egingo dute, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean.

"Urtero lez aurten ere Preso eta Iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazio erraldoia egingo dugu urtarrilean. Aurtengoan baina, ez gara Bilbon eta Baionan elkartuko, herriz herri mobilizatuko gara, gure kasuan Arrasaten", azaldu dute. 

Hori dela eta, abenduaren 9ko batzarrerako deia egin diete herritarrei. "Urtarrilaren 9ko mobilizazio hori elkarrekin antolatu nahi dugu, eta horretarako, hilabete lehenago egingo dugun batzar irekira gonbidatu nahi zaituztegu, urtarrilaren 9ko mobilizazioa nola egin
pentsatzeko, ahalik eta arrasatear gehienen parte hartzea lortzeko, sarea nola josi irudikatzeko...", azpimarratu dute. "Gu gara Preso eta Iheslariak etxeratzeko bidea, aktibatu, izan bidea!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak