Jostailuak batzeko azken astea du hau Txatxilipurdik

Eneko Azurmendi 2020ko abe. 1a, 11:05

"Etxean erabili gabe dituzuen jostailuak trukatu ahal izateko, abenduaren 3an, 4an eta 5ean izango duzue azken aukera", diote elkartetik. "Lortu txartelak abenduaren 12an beste jostailu batzuk eskuratu ahal izateko".

Hauek dira geratzen diren bilketak:

  • Abenduaren 3an, Herriko Plazan 17:00etatik 18:30era.
  • Abenduaren 4an, Sebero edo Biteri plazan, eguraldiaren arabera, 17:00etatik 18:30era.
  • Abenduaren 5ean, Sebero edo Biteri plazan, eguraldiaren arabera, 12:00etatik 13:30era.

Gogorarazi dute aurten azoka egunean ez dela aukerarik izango jostailuak jasotzeko, "COVID-19aren ondorioz ez dugulako desinfekzioa egiteko denborarik izango". Beraz, txartelak dituztenak bakarrik izango dute jostailuak jasotzeko aukera. Tailerrean aldiz, taldeak mugatuak izan arren, edonork parte hartzeko aukera izango du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak