"Bere bertsoen indarrarekin, Sor Juana Ines de la Cruzek, Inperio dekadente bateko Mexikoko gorte koloniala sorginduko du, non boteretsuen maitale, Urrezko Mendeko musa eta bere espiritu errebeldea menderatu ezin duen Eliza baten biktima bihurtzen den", diote. "Biziarteko ikuskizun bat da, bere garaian jenioa izan zen emakume baten koloreaz, musikaz, edertasunaz eta irudimenaz kutsatuta dago, eta gurean txundituta jarraitzen du".
Antonio Muñoz de Mesak idatzitakoa da obra eta Olga Margallok zuzendua dago, eta Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Ana Pimenta, Dorleta Urretabizkaia, Ainara Ortega eta Ugaitz Alegria dira antzezleak.