"Atzoko eguna oso ona izan zen eta kanpaina ere gustukoa izan dela herritarren artean esango nuke. Izan ere, bertan egindako erosketekin txokolate tableta oparitzea ideia ona izan da. Gainera, Harremaneko txokolatea, ez da nolanahikoa gainera, etxekoekin konpartitzeko opari gisa izateak balore gehiago du. Guztira, 3.000 txokolate tableta erosi ditugu banatzeko eta astelehenerako guztiak saltzea oso ondo legoke", adierazi du Apraizek.
Txokolate guztia bukatu arte, martxan
Harreman GKE eta Harreman Dendarekin lankidetzan, Ibai-Arteko dendaren batean erosketa bat egiten duten guztiek, oparia jasotzen jarraituko dute –txokolate guztia agortu arte–. Hala, ekintza solidario baten parte egingo ditu herritarrak, eta gogoeta egitera gonbidatzeaz batera, gehien behar dutenei lagunduko die egitasmo honekin.